Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa.
Parte hartu eta aurkeztu zure produkzioa lehiaketetara.
Jo erronka zure lagunei Gipuzkoa Encounter honen seigarren edizioarako antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!
Gipuzkoa Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, aurtengoan ere Software librea inguruan izango dugu.
Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.
Ez dio axola scener bat zaren, modding-a gustuko duzun, gamer bat zaren edo beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa etxean.
Emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.