Emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.
Hitzaldiak:
Tailerrak:
3Dko inprimaketa, oinarrizko kontzeptuak eta merkatuan dauden modeloak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Kepa Sancez Castañeda
Enpresa: 3D LABEL
Hitzaldiaren deskribapena:
3Dko inprimagailuen funtzionamenduaren eta gaur egun dauden modeloen arteko desberdintasunen azalpen erraza eta oinarrizkoa.
Zer publikori dago zuzendua?
Teknologia berriak gustatzen zaizkienei eta hedabideetan 3Dko inprimagailuei buruzko informazioa entzun duten arren egiaz nola funtzionatzen duten ez dakitenei eta merkatuko modeloen arteko desberdintasunak jakin nahi dituztenei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Hirigintza-proiektuetako eta diseinu topografikoetako goi-mailako teknikaria.
Informatikaren eta bideo-jokoen zale amorratua. Nes batekin eta Super Mario Bros 3rekin hasi nintzen, eta, gero, anaiaren PCra egin nuen jauzi, nire lehen ordenagailua muntatzea lortu nuen arte.
Ordutegia:
Larunbata, apirilak 5, 18:00-19:30
Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara
Hizlariak: Iñaki Aramburu, Josu Arregi eta Martin Arakama
Enpresa: KMON
Hitzaldiaren deskribapena:
"Ideia bat izatetik, proiektu bat edukitzera" tailerraren azalpen laburra eta martxan edo praktikan jartzeko "Produktuen Diseinua"-n oinarritutako herramienten erabilpena.
Zer publikori dago zuzendua?
Adin guztietako idea bat aurrera atera nahi duen jendeari zuzendua.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Pertsona ekintzailea.
Ordutegia:
Ostirala, apirilak 4, 17:00-19:30
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Vicente Centeno (Chentinox) eta Aitor Sierra.
Deskribapena:
Prototipoak sortzeko elektronika-plataforma ireki bat da Arduino, eta software eta hardware malgu eta erabilerrazetan oinarrituta dago.
Informazio gehiago
Ordutegia:
1º Zatia: Larunbata, apirilak 5, 11:00-13:00
2. Zatia: Larunbata, apirilak 5, 16:00-18:00
Modpc-ren eskutik, Hama Beads tailerra ekarri dizuegu, 5 urtetik gorako umeentzat nahiz tamaina handiko pixelak etsipenez oroitzen dituzten frikientzat egokia den jokoa.
Hama Midi aleek 5 mm-ko diametroa dute, eta hiru eratara erabil daitezke marrazkia egiteko: plantxatu egin daitezke, presioan jarri, edo josi. Plantxatzea da modurik ezagunena. Laburbilduz, puntaz beteriko plaka batean jarri behar dira aleak, eta, gero, plantxatu (gogoan izan heldu batek plantxatu behar duela), urtzen diren arte. Hozten direnean, atera egin behar dira plakatik. Gero, plaka berriz erabil daiteke.
Plakak elkartuz gero, marrazki handiagoak ere egin ditzakezu. Gainera, aleak josiz, oso marrazki politak egin ditzakezu. Sistema hori ez da hain ezaguna, baina emaitza onak ematen ditu. Midi aleak 52 koloretan eskaintzen dira, eta 3 "glow in the dark". Kolore ugari, edozein diseinu egin ahal izateko.