Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Zatoz Gipuzkoa Encounter-ea

Noiz

2014ko Apirilaren 4tik 6ra

Non

Tolosako Usabal Kiroldegian

Nola heldu

Kotxez:
Nazional 1-eko 434 irteera
GPS koordenadak:
N43.12929º W2.07946º
Argibide gehiago:
Tolosako Udalaren web orria bisita ezazu
 
Gainera, Azkon eta Barton-ek mapa bat prestatu dute Tolosako leku interesgarriekin.

Igo ^

Akreditazioa

Akreditazioa 3an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 6an (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia

Osteguna 3

  16:00

  22:00

Ostirala 4

  10:00

  22:00

Larunbata 5

  10:00

  22:00

Igandea 6

  10:00

  17:00

Partyan lo egin ahal izango da 3ko gauean, astelehena gauean ordea, ezin izango da.

Igo ^

Lo egiteko tokiari buruzko informazioa

Dakizuenez, eta aurreko ediziotan bezala, partyplace-an lo egitea posible izango da. Hala eta guztiz ere, aurten toki arazoak izango ditugu, eta hori dela eta, ahalik eta toki gutxien erabil dezazuen eskatu beharrean ikusten dugu gure burua:


- Ezin izango da inongo kanping dendarik jarri.


- Erabiliko diren koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute. Koltxoneta dobleak erabili ahal izango dira, baina soilik bi pertsonen artean partekatzen badira. Ezin izango da baldintza hori betetzen ez duten koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.


Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero aipatu leku eskasiaren arazoa konpontzeko bidean izango garela espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Igo ^

Eguneko sarrerak

Gipuzkoa Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

Igo ^

Kontsola gunea

Kontsola gunearen ordutegia

Ostirala 4

  12:00

  20:00

Larunbata 5

  12:00

  20:00

Igo ^