Aurten 400 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailu jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.
Prezioa: 30 €
Izen-emate data: Otsailaren 20tik aurrera.
Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.
Erreserba data: Osteguna , Otsailak 27, goizeko 10:00tan.
Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@gipuzkoaencounter.org-ekin.
- Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter-eko edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.
- Sisteman sartu eta “izena-eman”, “Erreserba” atalean dauden datuak betez.
“Erreserba egoera”-n, erreserba ze mailetan aurkitzen den azaltzen da. Erreserba sistema hasia bada, hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko.
Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.
Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik izango duzu.
Aurten, lekuen aukeraketa antolakuntzak burutuko du, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.
Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.
Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:
Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue olatz@gipuzkoaencounter.org helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.