Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Jarduerak 2014

Arduinori buruzko lantegia

 

Prototipoak sortzeko elektronika-plataforma ireki bat da Arduino, eta software eta hardware malgu eta erabilerrazetan oinarrituta dago.

Arduinoren munduan murgiltzeko, Vicente Centenok (Chentinox) eta Aitor Sierrak labur-labur azalduko dituzte Arduinoren ezaugarriak, eta Arduinoren programan bertan dauden adibide batzuk erakutsiko dituzte, haren programazio-ingurunea ezagutzen hasteko.

Argi-jokoak, serbo-mugimenduak, tenperatura sentsoreak, prozesaketa... hori guztia, zenbait programazio-ingurune (Ardublock , MiniBLOCK, Scratch…) erabiliz.

Berrikuntza bat izango dugu: 16*2 LCD pantailak konfiguratuko ditugu, tenperatura eta irakurketa sentsoreen balioak bidaltzeko. Eta Bluetooth moduluak Arduino plaketara konektatzen ikasiko dugu, beraien artean informazioa bidaltzeko.

Lantegian parte hartzeko, ordenagailu eramangarria izan behar da, Arduino plakaz gainera. Nolanahi ere, 5 plaka banatuko ditugu behar dutenen artean. Lantegi honetan, taldeka esku hartzea sustatuko dugu, denek parte hartu ahal izan dezaten.


Ordutegia:
1º Zatia: Larunbata, apirilak 5, 11:00-13:00
2. Zatia: Larunbata, apirilak 5, 16:00-18:00

Hizlariak:
Vicente Centeno (Chentinox)

Aitor Sierra