Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Jarduerak 2014

Overclock txapelketa

Txapelketa parte-hartzaileen PCetan jokatuko da, eta ezingo da erabili kanpoko hozte-sistemarik.

Parte hartzeko, nahikoa duzu izena ematea eta probako testak egitea. Zalantzaren bat baduzu, zatoz "Future gune"ra, eta han azalduko dizugu guztia.

ARAUDIA

  • Izen-emateak eta pantaila-irudiak jasotzeko epea larunbatean bukatuko da, 21:00etan.
  • Jakin ahala argitaratuko ditugu emaitzak.
  • Gaur salgai dagoen edo salgai egon den edozein hardware erabil daiteke; ezin dira erabili oraindik salgai ez daudenak.
  • Hardwarea aldatu egin daiteke.
  • Ezin da erabili LN2, izotz hotza edo bestelako prestakin kimikorik.
  • Ezin da erabili giro-tenperatura baino gehiago hozten duen beste hozte-gailurik.
  • Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara.
  • Proba GUZTIAK hardware berarekin egin behar dira.
  • Parte-hartzaile bakoitzak emaitzaren pantaila-irudi bat gorde behar du, emandako pantaila-atzealdearekin.
  • Parte-hartzaileek etengabe eguneratu ditzakete emaitzak, antolakuntzak ezarritako baliozko denboraren barruan.
  • Ezarritako epetik kanpo bidalitako emaitzak ez dira kontabilizatuko.
  • Super Pi 32 M-ren proben emaitzetan oinarrituta emango dira puntuak.

Testa, eta probak egiteko utilitateak:

Benchmark-a
Utilitateak
Super PI 1.5 XS (32M)
CPU-Z min V1.62

Puntuazio-sistema

Txapelketa berdintzeko eta parte-hartzaile guztiei irabazteko egiazko aukera emateko, puntuazioa ehunekoen bidez kalkulatuko da. Super PI 32 M-ko munduko errekorra hartuko da kontuan, baina ez errekor orokorra, PUZ bakoitzarena baizik.

Zer esan nahi duen horrek? Bada, nor bere PUZarekin lehiatuko dela, eta PUZ horren munduko errekorra izango duela erreferentzia gisa. Emaitzaren % 100era (PUZ horren munduko errekorrera) gehien hurbiltzen denak eskuratuko du puntuaziorik handiena.

Adibidez: X erabiltzaileak 2.500 k-ko ekipo bat erabiliko du txapelketan, eta 2.500 k-rekin lortutako Super Pi 32 M-ren munduko errekorra 5 m 35.969 s da. Hori izango da erreferentzia, % 100, eta parte-hartzaileak bere 2.500 k-rekin lortzen duen emaitzak ehuneko bat izango du munduko errekorrarekiko. Hori hartuko da kontuan puntuazioa kalkulatzeko.

X erabiltzaileak, bere 2.500 k-rekin, Super Pi 32M = 6 m 05.500 s lortzen badu, munduko errekorraren % 91,2 lortzen du.

Beste adibide bat jarriko dugu. Y erabiltzaileak Phenom x4 955BE bat erabiliko du txapelketan. Kasu honetan, mikro horrek lortutako munduko errekorra hartuko dugu erreferentzia gisa, alegia, 10 m 14.593 s. Y erabiltzaileak Super Pi 32 M = 10 m 23.450 s lortzen badu, PUZ horren munduko errekorraren % 98,55 lortuko luke.

X erabiltzailearen eta Y erabiltzailearen kasuak alderatuta, ikus daiteke Y erabiltzaileak ehuneko hobea lortu duela, nahiz eta X erabiltzaileak baino puntuazio orokor okerragoa izan. Hala, lortu nahi dugu denek izatea irabazteko aukera, ez soilik hardware onena edo garestiena daukatenek.

Emaitzen sailkapen-taula. Puntu hauek eskuratuko dira proba hauetan, postu bakoitzean:

Emaitzak
Super PI 32M Munduko errekorraren %
Super PI 32M
Total

Guztira

1.
16
12
2.
14
10
3.
12
8
4.
10
6
5.
8
4
6.
6
2

SuperPI 32 M testa egiteko prozedura

  • Erabili “Fast & Overclocked” pantaila-atzealdea.
  • Doitu SuperPi 32 M-ren leihoa albo batera.
  • Erabili programa-bertsio hauek: SuperPi 1.5 XS eta PUZ-Z 1.62.
  • Argi eta garbi ikusi behar da checksum-a SuperPi-ren leihoan, eta loop guztiak ere argi ikusi behar dira.
  • Testa amaitu ondoren, jarri amaierako pantailaren zati bat Superpi-ren instantziaren gainean, eta beste zati bat atzeko planoaren gainean. Adibidean bezala.
  • Ireki PUZ-Zren hiru instantzia “Micro”, “plaka” eta “memoriak” fitxetan.
  • Egin emaitzaren pantaila-irudi bat, beheko tresna barra ezkutatu GABE.
  • Gorde emaitza paint programaren bidez, jpg formatuan, fitxategi-izen honekin: “superpi_erabiltzailea_01.jpg”, “superpi_erabiltzailea_02.jpg”, eta abar.

Parte hartzeko arauak

Epaimahaiak emaitza guztiak aztertuko ditu, eta eskubidea du lehiakideren bat lehiaketatik kanporatzeko edota lana errepika dezan edo errepikatzen saia dadin eskatzeko, egoki irizten dion egoeretan. Halaber, eskubidea izango du probaren emaitza baliozkoa den jakiteko probak edo material osagarria eskatzeko, arauetan ezarritakoez gainera. Epaimahaiaren ebazpena ezingo dute apelatu parte-hartzaileek.

Halaber, epaimahaiak eskubidea du pantaila-irudiak lehiaketarako onartzeko edo ez onartzeko, oinarrietan ezarritako betebehar batzuk edo guztiak betetzen ez baditu.

Emaitzaren bat lehiaketatik kanpo uzten bada, automatikoki ezeztatuta geratuko dira parte-hartzaile horren gainerako emaitzak ere, eta txapelketatik kanporatuko da.

Parte-hartzaileak espresuki baimena ematen die Future Worksi eta babesleei emaitzak edozein hedabidetan erakusteko (idatzizkoetan nahiz ikus-entzunezkoetan).
Irabazleei emango zaizkie sariak, zuzenean.

Future Worksek eskubidea du lehiaketaren oinarriak aldatzeko, ezeztatzeko edo aldatzeko, osorik edo partzialki, bai eta haiek interpretatzeko ere.