Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Jarduerak 2014

Modding txapelketa

Ebaluazioak ostiralean egingo dira, 23:30ean.

ARAUDIA

Future Modding Tournament bi modding-kategoriatan banatuta dago:

  • Casemod (kaxa aldatua). Denda batean eros daitekeen kaxa bat —edozein— aldatzen da. Ez dira kontuan izango kaxari eransten zaizkion kanpoko egiturak.
  • Casecon (kaxa eraikitzea). Parte-hartzaileak hutsetik diseinatu eta eraikitzen ditu kaxak.

Casemod eta casecon kategorietarako puntuazio-sistema

Casemod eta casecon kategorietarako, zenbait alderdi baloratuko dira, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.

Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza, ez erositako elementuak gehitze soilagatik. Adibidez, fabrikatik jada hozte pasiboarekin datorren txartel grafiko batek ez du punturik emango “Hozte pasiboa” atalean. Gauza bera gertatzen da lehengaien kasuan ere: egindako lanagatik ematen dira puntuak, eta ez material zehatz bat erabiltze soilagatik. Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu, eta, fase batzuetan, onlineko bozketa-sistema bat ezarriko da.

Ebaluatu behar diren ezaugarriak lau eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:

  • Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.
  • Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti. Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.
  • Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie.
  • Baldintzapekoa: lehengaiei soilik eragiten die.

Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:

  • Originaltasuna. Positiboa
  • Bukaera. Simetrikoa
  • Argiztapena. Positiboa
  • Elektronika. Positiboa
  • Aire bidezko hoztea. Simetrikoa
  • Likido bidezko hoztea. Simetrikoa
  • Intsonorizazio-lanak. Positiboa
  • Pintura-lanak. Simetrikoa
  • Metakrilatozko lanak. Baldintzapekoa
  • Metalezko lanak. Baldintzapekoa
  • Zurezko lanak. Baldintzapekoa
  • Beste material batzuekin egiten diren lanak. Baldintzapekoa
  • Artisautza. Positiboa
  • Kableen antolamendua. Simetrikoa
  • Worklog-a. Positiboa
  • Proiektuaren diseinua (2D, 3D, papera eta abar). Positiboa
  • Garbitasuna. Negatiboa

Baloratuko den alderdietako bakoitzean eskuratutako puntuazioaren baturak adieraziko du zein diren Future Modding Tournament txapelketako irabazleak casemod eta casecon kategorietan.

Horrez gainera, txapelketa independenteak egingo dira zenbait ekitalditan.

Beste baldintza hauek ere badaude:

  • Sailkatzeko eta finalera iristeko, nahikoa da izena ematea.
  • Aurreko urteetako mod-ek ezingo dute parte hartu; proiektuek berriak izan behar dute.
  • Ez da beharrezkoa proiektua bukatuta egotea; hasi gabe ere egon liteke. Garrantzitsuena da urtea bukatzerako bukatuta egotea.
  • Parte-hartzaileak argazkiak, bideoak eta bestelako informazioa eman behar du, bere lanaren "work-log" gisa. Ez dira aintzat hartuko dokumentatuta geratzen ez diren aldaketak.

Antolakuntzak araudi honetan hutsuneren bat, akatsen bat edo txapelketa behar bezala egitea oztopatzen duen zerbait aurkitzen badu, aldatu egin dezake, aurrez jakinarazi gabe.