Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Media

Prentsa-oharrak

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 121 666

Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

GIPUZKOA ENCOUNTER TOPAKETAK TEKNOLOGIA ARLOKO EKINTZAILEEI BULTZADA EMAN NAHI DIE



BIDEOA IKUSI: Ekintzaile gazteen esperientzia eta aholkuak

Gipuzkoa Encounter 8ko 600 parte-hartzaileek euren ezagutza informatikoak eta sormena enpresa-ekimenetara bideratzeko aukera daukate, partyaren baitan eskura dituzten prestakuntza-ekintzen eta lan-aholkularitzari esker. "Ideien tailerra" izan nahi du ordenagailu festa honek, eta horretarako hainbat ekintzaileren proiektuak eta esperientziak zabaltzeko espazioa eskaintzen du.

Kmon kooperatibako Josu Arregik (19 urte), Lemon kooperatibako Iñaki Aramburuk (23 urte) eta Smartway-eko Martín Arakamak (21 urte) negozio ideia batetik abiatuz proiektu bat martxan jartzeko jarraibideak eskaini dituzte tailer batean. Euren esperientziatik abiatuz, 'Service Design' metodologia hartu dute oinarri merkatuko beharrak hautemateko, erronka teknikoak aurrera eman asmoz lantalde egokiak osatzeko, soluzioak aurkitzeko eta horiek merkatuan bertan testatzeko.

Prestakuntza-tailerren artean, arrakasta handia izan du Arduino plataformari buruzkoak. Horrek software eta hardware malgu eta erabilerrazetan oinarritutako prototipoak sortzea ahalbidetzen du. Argi jokoak eta motorrak nahiz tenperatura sentsoreak sor daitezke Arduinorekin, baita adimen artifizialeko robotak ere, besteak beste. Ingeniaritza aplikatuko hamaika gailu programatzeko balio duen informatika-programa hori ezagutzeko aukera izan dute tailerrera bertaratuek.

Aurtengo berritasunetako bat Game Project Compo lehiaketa da. Partaideek, banaka edo taldeka, joko baten proiektua aurkeztu behar dute, diseinu zirriborroak, prototipoak eta funtzionamendu gidoiak bezalako dokumentuak atxikiz. Egitasmoaren helburua da bideo-jokoen garapena hasi aurretiko prozesua lantzea.

Horrez gain, 3D inprimagailuen funtzionamendua eta merkatuan dauden modelo ezberdinak ezagutzeko tailerra egingo da gaur arratsaldean¬. Gailu horiek eskaintzen dituzten aukerei esker, iraultza teknologikoa gertatzen ari da industria-diseinuan, ingeniaritzan, medikuntzan, hezkuntzan nahiz artean eta arkitekturan.

Gipuzkoa Encounterra biharko 17:00ak arte bizi-bizi egongo da Tolosako Usabal kiroldegian. Euskalamiga elkarteak koordinatzen du partya, eta Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazioak antolatzen dute, Euskaltelen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren (Spri-ren bitartez) laguntzaz.