Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Media

Prentsa-oharrak

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 121 666

Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

SABINO SAN VICENTE: "GIPUZKOA ENCOUNTERREN ERRONKA TEKNIKO GUZTIAK GAINDITU DITUGU"



BIDEOA: Giro bikaina partyan.

Gipuzkoa Encounter 8 oso nota altuarekin amaitu da. Sabino San Vicente koordinatzailea oso pozik dago emaitzekin, bai alderdi teknikoari eta bai parte hartzeari dagokienez. Partyko lantalde teknikoak erronka teknologiko guztiak gainditu dituela adierazi du San Vicentek. Sei kilometro kable eta informazio transmisiorako 1.110 gigako gaitasuna duen sistema egonkor mantendu da hiru egunotan.

Informatika-festan informazio eta ezagutza elkartruke handia egon da eta barneko txatera 235 pertsona konektatu dira aldi berean. Erreminta hori zalantzak argitzeko eta beste parte-hartzaileen laguntza eskatzeko erabiltzen da maiz.

Bilgunearen antolatzaile nagusiak Euskaltelek Gipuzkoa Encounterrarekin duen konpromisoa nabarmendu du, Gipuzkoa teknologia arloan erreferente gisa mantentzeko apustua egiten baitu urtero. Partaideen negozio ideiak lan-merkatura bideratzeko orientazio eskaintza ere azpimarratu du. Adierazi duenez, aurten ekintzaile gazte ugari bertaratu dira, eta euren talentuarekin eta sormenarekin etorkizun bikaina izan dezaketela erakutsi dute.

Aurtengo berritasunetako bat Game Project Compo lehiaketa izan da, eta arrakasta handia lortu du. Partaideek, banaka edo taldeka, joko baten proiektua aurkeztu behar izan dute, eta sektoreko profesionalek ebaluatu dute. San Vicenteren hitzetan, aurkeztutako proposamenek agerian utzi dute bideo-jokoen mundu lehiakorrean jarduteko gaitasuna duten gazte asko daudela.