Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Jarduerak 2014

HearthStone

Deskribapena: Zorroratu ezpata, atera kartak, eta presta zaitez Hearthstonerekin gozatzeko. Karta-joko zirraragarria da, estrategia bidezkoa, ikasteko erraza eta ezin dibertigarriagoa. Hasi doako partida bat Battle.net-en, eta erabili zure kartarik onenak sorginkeriak egiteko, izakiei babesa eskatzeko eta Warcrafteko heroiei aginduak emateko duelu epiko eta estrategikoetan.

Lehiaketa-mota: Kanporaketa arrunta: 1 vs 1

Araudia:
Jokatzeko, zuen aurkaria lagun-zerrendara gehitu behar duzue, eta lagunarteko desafioa bota behar diozue.
Oinarrizko mazoak nahiz pertsonalizatuak erabil daitezke.
Karta guztiak onartzen dira.
Hauts arkanoari dagokionez, ez dago mugarik mazo bakoitzeko; inolako murrizketarik gabe sortu ahal izango da mazoa.
Kanporaketa-fasea BO3-ra jokatuko da, eta, finala, berriz, BO5-era.
Ezin da heroia aldatu txanda batetik bestera igarotzean, baina mazoa alda daiteke.
Partida bukatzean, gorde irabazlearen eta aurkariaren izenak ageri diren pantailaren irudia, gatazkarik izan ez dadin.


Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.