2014 Apirilak 4-6
	
		
				
		Jarduerak 2014
		
		
				
		
		
		
  	
  
  
  
  
  Araudi orokorra
   
  Jokoen  intraneteko atala: GamEK 
  
    - Jaialdiko intranetean, GamEK izeneko atal bat       egongo da: ekitaldiko jokoen webgunea/intraneta izango da.
- Erabiltzaile       guztiek ondo erabili behar dute GamEK.
- Asmo       txarreko ekintzak hautematen badira, erabiltzaileak zigorra jaso dezake,       eta ekitalditik kanporatua ere izan daiteke.
- GamEKeko informazioa etengabe eguneratuko da,       eta hango edukiak lehentasuna du www.gipuzkoaencounter.org webgunean       argitaratutakoaren aldean.
- Txapelketa batean izena emanda bazaude,       gogoratu aldian-aldian GamEKen sartzea, txapelketaren egoera, albisteak,       oharrak eta abar ikusteko.
Izen-emateak 
  
    - Txapelketa batean izena emateko:
      - Jaialdian egon behar duzu eta ordenagailua        LANen eduki behar duzu.
- Web-nabigatzaile baten bitartez sartu behar        duzu jaialdiko intranetera.
- Intranetean izena ematean, jaialdian izena        emateko erabilitako erabiltzaile-datu berak erabili behar dituzu. Gogoan        izan beste izen-emate bat dela, ez dela www.gipuzkoaencounter.org-eko bera, baina datu berak sartu        behar dituzu.
- Behin izena emandakoan eta        autentifikatutakoan, GamEKen, txapelketa-zerrendan eta haietan        izen-emateko gunean sartu ahal izango zara.
- Benetan parte hartu nahi duzun eta horretarako       denbora duzun txapelketetan bakarrik eman behar duzu izana. Antolakuntzak       ikusten badu txapelketa batean baino gehiagotan izena eman duzula eta       ezingo duzula haietan parte hartu, zigorra izango duzu.
- Talde batek izena eman nahi badu, taldekide       guztiek eman behar dute izena banan-banan. Izena emandakoan, taldeko       kapitaina arduratuko da txapelketan izena ematez eta taldeko gainerako       jokalariak gehitzeaz.
Txapelketetarako  araudi orokorra 
  
    - Txapelketa bakoitzak berariazko araudi bat       izan dezake, araudi nagusiaren osagarri.
- Arauak antzekoak badira, araudi espezifikoak       lehentasuna izango du araudi nagusiaren gainetik.
- Ordutegiak eta informazioa
      - Txapelketei        buruzko informazio guztia argitaratuko da eta eguneratuko da GamEKen
- Garaiz        ibili behar da. Txapelketen ordutegien berri emango da.
- Partidak
      - Zure aurkaria bilatu behar duzu partida        jokatzeko.
- Partida bat ezin da aurreikusitako ordua        baino 20 minutu beranduago hasi.
        - Zure aurkaria ez bada 20         minutu horietan agertzen, txapelketaren antolatzaileari jakinarazi behar         diozu, eta hark erabakiko du zer egin. Erabaki normalena da berandutu         den jokalaria kanporatzea. Itxarote-denboran, zerbitzarian edo zure         jolastokian egon behar duzu.
- Bi jokalariak/taldeak         berandutzen badira, zozketa bat egingo da hurrengo txandara nor pasatuko         den erabakitzeko.
- Talde bakoitzak 30 minutu izango ditu        partida-txanda amaitu ondoren emaitza GamEKen bidez bidaltzeko. Denbora        hori igarotzen denea, emaitza ez da kontuan hartuko, eta txapelketak        aurrera egingo du.
- Txanda amaitu eta 30 minutura emaitzak falta        badira, talde horietako parte-hartzaileak kanporatu egingo dira, eta,        beharrezkoa bada, zozketa bat egingo da txapelketarekin jarraitzeko.
- Partida batetik zure borondatez alde egiten        baduzu, partida galdutzat emango da.
- Partida batean deskonektatzea
      - Partida batean deskonektatzen bazara:        txapelketaren araudi zehatzari begiratu behar diozu, edo        antolatzailearekin kontsultatu.
- Emaitzak
      - Emaitzak        GamEKen bidez bidali behar dira.
- Partiden kontrola
      - Demoak
 Jokoak aukera ematen badu, jokalari guztiek grabatu behar dute partidaren        demoa, nahitaez.
- Pantaila-argazkiak
 Partidaren hasieran, jokalarien zerrendaren eta informazioaren        pantaila-argazki bat atera behar dute jokalari guztiek. Amaieran ere        beste pantaila-argazki bat atera behar dute emaitzarekin.        Pantaila-argazkietan pantaila osoak agertu behar du, eta ezin da moztuta        egon.
- Antolakuntzak eskubidea du demo eta        pantaila-argazki horiek eskatzeko.
- Antolatzaile guztiek dute aukera jokalarien        konfigurazioa eskatu eta begiratzeko.
- Ordezkapenak
      - Taldeentzat
        - Ezingo da ordezkapenik egin         partida batean; salbuespen-kasu hauetan soilik: hardware-arazo bat edo         ezinbesteko kasu bat gertatzen denean. Kasu horietan, partida eten         egingo da (jokoak aukera ematen badu), eta antolakuntzarekin         kontsultatuko da. Jokoak ez badu aukerarik ematen eteteko, aurrera         egingo du, baina inork ez du botoirik sakatuko, arazoa duen jokalariak         arazo hori antolakuntzarekin komentatu arte. Antolakuntzari egokia         iruditzen bazaio, baimena emango du ordezko jokalari bat sartzeko         partida erdian, baldin eta jokalari horrek taldean izena emana badu.
- Jokalari bakarreko txapelketetan
        - Ez da ordezkapenik onartuko         txapelketa osoan.
- Jokoen konfigurazioa
      - Konfigurazio eta skin lehenetsiak erabiliko        dira, eta txapelketaren arabera onartzen diren kontrol eta konfigurazioak        aldatu ahalko dira.
- Ez da baimentzen txapelketaren arau        zehatzetan onartzen ez diren Cheat-ak, Bug-ak, Exploit-ak eta Script-ak        erabiltzea.
- Jarrera
      - Errespetua eta joko garbia.
- Mantendu zuen tokia garbi, mesedez.
- Behar bezala erabili txapelketetako        materiala.
- Ez dira onartzen bozgorailuak, megafonoak,        vuvuzelak...
- Partida antolakuntzaren zerbitzari edo        kontsola batean jokatzen bada, amaitzean joan egin behar duzu. Partida        batean sartzen bazara edo gainerako jokalariei enbarazu egiten badiezu,        zigorra jasoko duzu.
- Kapitainek        soilik erabil dezakete txat publikoa. Bakarkako jokoen kasuan, guztiek        erabil dezakete txat publikoa.
- Antolakuntzarekin harremanetan jartzea
      - Bakarkako jokoetan, jokalari guztiak jar        daitezke harremanetan antolakuntzarekin.
- Taldekako jokoetan, kapitaina soilik jar        daiteke harremanetan antolakuntzarekin.
- Zalantza, eztabaida edo protestaren bat        gertatzen bada, txapelketaren arduradunarekin harremanetan jarri behar da        ahalik eta azkarren.
- Salbuespen-kasuetan edo txapelketako        arduradunarekin adostasunik lortu ezean, joko-eremuko (Sonos)        koordinatzailearekin harremanetan jar zaitezke.
- Erreklamazioa partida baten ingurukoa bada,        partida amaitu ondoren egin behar da.
- Talde batek arrazoirik gabe protestatzen badu        edo froga edo salaketa faltsuak egiten baditu, zigorra jasoko du.
- Kasu guztietan, lasai hitz egin        antolatzailearekin.
- Guztiok parte hartzen dugu jaialdian, eta       megafonia eta videowall-a erabiliko ditugu. Hortaz, partidak jokatzean       soinuarekiko ulerkorrak izateko eskatzen dizuegu; izan ere, ez dugu       bolumena jaitsiko, eta ez dugu jarduerarik atzeratuko.
- Araudia betetzen ez bada, zigorra jasoko da       edo talde osoa kanporatuko da txapelketatik edo jaialditik (kasu       larrietan).
- Antolakuntzak eskubidea du araudia aurrez       jakinarazi gabe aldatzeko, txapelketako arauak, mapak, ordutegiak eta       jarrerak eguneratzeko. Antolakuntzak jokoen intranetaren bidez (GamEK)       emango du aldaketa horien berri.
- Edonola ere, txapelketako arduradunaren edo       eremu-koordinatzailearen erabakiak arau orokor eta zehatzei gailentzen zaizkie.
Sari-banaketa
  
    - Sariak eskudirutan: 
      - Dagozkien atxikipenen menpe daude.
- Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak, urtea amaitu baino lehen. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.
- Software- edo hardware-sariak:
                
        - Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo. 
  
       
igo ^