Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Jarduerak 2014

Argazki lehiaketa

Aurten lehiaketa honetarako aukeratutako gaia “Epic Fails” da, eta argazkia Usabaleko instalazioetan edo hurbileko inguruan aterata egon beharko da, betiere partyari buruzko elementuren bat edukiz.


Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik. Dena dela, kontuan izan nahiz eta irudiak pantaila erraldoi batean aztertuko diren, ez dela beharrezkoa fitxategi handiegiak izatea.


Larunbateko 20:00ak baino lehen igo behar da emaitza Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko).


Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua. Irudiak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.