Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2014 Apirilak 4-6

Jarduerak 2014

Marrazketa "analogikoa"

Ez bazara ondo konpontzen tableta grafikoekin eta Luis Royoren parekoa zarela uste baduzu, hartu arkatza eta papera. Agertokian izango gaituzu zain. Hiru gai emango dizkizuegu marrazteko, eta 20 minutu soilik izango dituzue itzuli bakoitzean.

Nor izango da party honetako Jan Van Eyck bezala gogoratua? Hurbildu zaitez eszenatokira ostiraleko 12:00tan.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua.

Oharra: Ez legoke gaizki marrazteko euskarri gisa erabiltzeko zerbait eramatea. Lurrean etzanda marrazteak glamourra 20 puntu jaisten du! Edo 20 puntu igo kale-artista gisa xD