Oraingoan, ez duzue sekulako lanik hartu beharko cosplay ikusgarriak sortzen, eta ez duzue zentimo bat ere gastatu beharko eBay-en ileordeak erosten.
Oso erraza da: 3 laguneko taldeak osatu behar dituzue, eta zuetako bat izango da manikia. Eszenatokira igo beharko duzue, eta, han aurkitzen duzuen materialarekin, cosplay bat egin beharko duzue 5 minutu igaro aurretik.
Adituek osatutako epaimahai batek baloratuko du poltsak ebakitzeko eta zinta itsasteko teknika, eta arratsaldean bertan erabakiko du irabazlea zein den. A! Ez dizuet esan noiz den, ezta? Zatozte larunbatean, 18:00etan, eszenatokira, taldeak osatzen hasteko.