Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández, Carlos Latre edo José Motaren arrastoa jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, segitu irakurtzen!
Prestatu dugun bideo-sortaren artean aukeratu ezazu (filmak, iragarkiak, sailak) audioa kenduta izango dutenak. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezue, eta egon daitezkeen efektu bereziak edo musika erantsi beharko dituzue.
Dagoeneko klip orijinalak hemen jeitsi ahal dituzu. Bukatutakoan Intranetera igo beharko dituzu, ostiraleko 10:00etatik aurrera eta larunbateko 21:00ak baino lehen.
Zure bideoa egiteko mikrofono bat eta irudimen pixka bat baino ez dituzu behar. Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu.
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.