Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez gara ari Spielberg berri baten bila; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.
Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, ostiral goizean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu. Adi egon pantailei eta intranetari. Gehienez 3 minutu, eta nahiz eta segundu batzuk luzatzeko aukera izan, bakarrik lehenengo 3 minutuak baloratuko dira. Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, zerbitzarira igo beharko dituzue, intraneta erabiliz, larunbateko 21:00ak baino lehen.
Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, eta baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua, baita zuen ekoizpenaren izenburua ere. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.